1. Hasi
  2. Gaur egungoa
  3. Agenda

Iruñeko agenda 2018, azaroak 20

Padre e hija

Guraso Eskola: Límites hoy, fortalezas mañana

Límites hoy, fortalezas mañana, horra Guraso Eskolaren barruan emango den hitzaldi berriaren izenburua. Iturramako Civivoxean izango da, 18:00etatik aitzina, eta familia barruko harremanetan ezartzen diren mugak eta arauak izango ditu hizpide. Sarrera librea da, aurrez gonbidapena hartuta, eta saioa entzumen urriko pertsonentzat egokituta egongo da. Familia testuinguruan muga egokiak ezartzea, frustrazioa doitzea eta agresibitatea geldiaraztea lagungarri dira frustrazio hori jasateko eta pentsamendu alternatiboak sortzeko.

Lekua: Milagrosako Civivoxa

Data: azaroak 20, asteartea. 18:00.


Bertsoaroa 18: gazteen bertso-jaialdia

Asteartean, 20:00etan, egungo bertsolaritzan etorkizun oparoa izango duten zenbait gazte igoko dira Kondestablearen jauregiko patioko agertoki gainera, Bertsoaroa zikloko urteko programazioan klasiko bihurtu den saio baten barruan. Taula gainean izango dira Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Idoia Granizo bertsolari nafarrak, Txaber Altube bizkaitarra, Ane Zuazubiskar gipuzkoarra eta Irati Alcantarilla lapurtarra. Sarrera doan da.

Tokia: Kondestable Civivoxa

Data: azaroak 20, asteartea. 20:00.


Erakusketa: Bada edo ez da

Ziudadelako Arma Aretoa artearen bidez imajinatu eta jolasteko gune bilakatuko da Bada edo ez da erakusketa dela-eta, Udalaren Arte Garaikidearen bildumaren eta Pi Fernandinoren bildumaren 39 lan jasotzen dituen eta otsailaren 24ra arte instalatuta egongo den erakusketa. Erakusketa haurren begiradatik dago eginda eta lan hautatuek errealitatearen mugak tentuz ukitzen dituzte, irudimen-kontakizunetarako tartea uzten dute, eta, gauza arruntak abiapuntu, istorio bitxiak kontatzen dituzte.

Lekua: Ziudadelako Arma Aretoa

Data: otsailaren 24ra arte



Iruña kultura da

Webgunean sartu

Hilabete honetan Iruñean

  • Mes anterior
  • 2018ko azaroa
  • Mes siguiente

AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Agendan bilatu

Noiz (Noiztik / Noiz arte)

Udala adi duzu

948 420 100, Iruñeaz kanpotik eta mugikorretik deituz gero

Ekitaldi edo jardueraren bat falta dela sumatzen baduzu, bidali ezazu mezu bat 010@pamplona.es helbide elektronikora, edo deitu 010 telefonora


© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI