Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Milagrosarako plan bereziak proposatzen du gune publiko bat eratzea erdigunean, oinezkoendako ibilbideak bultzatzea eta erabilera komertzialak biziber

Milagrosarako plan bereziak proposatzen du gune publiko bat eratzea erdigunean, oinezkoendako ibilbideak bultzatzea eta erabilera komertzialak biziber

Udalak lehiaketara aterako du Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren erredakzioa, 242.000 euroan, eta 2018rako prest egon beharko da

Iruñeko Udalak, Hirigintza Gerentziaren bitartez, lehiaketara aterako du Milagrosako Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren erredakzioa, auzo hori biziberritzeko oinarri izan nahi duen dokumentua. 242.000 euroan (BEZa barne) lizitazio publikora aterako den lan horren parametroak urtebetean osatu beharreko lau fasetan egituratuta daude, eta auzoaren erdigunea berregituratzea proposatzen da, bertan gune publiko libre bat eratzeko, ardatz egituratzaile gisa.

Gune horrekin batera, Hirigintza Gerentziaren arduradunen antolamenduak oinezkoendako barne-ibilbideak sustatzea jasotzen du, erabilera komertzialak biziberritu eta suspertze aldera, bai eta Lehentasunez Birgaitzeko Eremu bat eratzea ere, gune zaharrenetan. Halaber, lizitazioaren baldintza teknikoen barruan sartzen da plan berezia gauzatzerakoan ezagutzera eman eta garatu beharko den herritarrendako prozesu partizipatibo bat diseinatzea, herritarren iradokizunak bideratu eta planean sartze aldera.

Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkari Joxe Abaurreak eta Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko zuzendari Vicente Tabernak aurkeztu dute gaur goizean proiektua. Lan honen abiapuntua 2015ean Milagrosan egin zen EDUSI (Hiriaren Garapenerako Estrategia Integratu eta Jasangarria) proiektuaren azterketa da. Diagnostiko horrek ahulezi zehatzak definitzen zituen auzoko hirigintza eta ingurumenari dagokionez, eta azpimarratzen zuen kende-kopuru handia bizi zela antolamendu txar eta espazio gutxiko eraikinetan.

Aintzat hartzeko faktore gisa agertzen dira baita ere zonaldearen orografia zaila, ibilgailu-kopuru handia, espazioa betetzeraino, Zaragozako etorbideak egiten duen muga fisiko eta psikologikoa, bizilagunendako aparkalekurik eza, bidegorri eskasia, eta garraio publikoak kanpoaldeko kaleetatik ibili beharra. Arazo horiek konpontzeko esku hartzea izan beharko da Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren lehentasuna.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 16an 2017

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI