Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ibaiertzean jaialdia egingo da maiatzaren 15etik 20ra, Sanduzelain, musika-emanaldi, lantegi, zinema eta hitzaldiekin

Ibaiertzean jaialdia egingo da maiatzaren 15etik 20ra, Sanduzelain, musika-emanaldi, lantegi, zinema eta hitzaldiekin

18 jarduerak doan izango dira, Biurdanako zubipean, Karrikagunen, San Jorge IPn, kaleetan eta Joaquín Maya Musika Eskolan

Ibaiertzean jaialdiaren lehenengo edizioa egingo da maiatzaren 15etik 20ra. Sustatzaileen arabera, "astebetez, musika, kalea eta komunitatea Sanduzelain". Iruñeko Udalak antolatuta, Sanduzelaiko Kultur Koordinakundearen eta Iruñea NOLA? elkartearen laguntzarekin, musika-emanaldiak, lantegiak, zinema-emanaldiak eta hitzaldiak eskainiko ditu. Musikaren balioari buruzko esperimentu bat izango da, musika aldaketa sozialak sustatu eta elikatzen dituen praktika komunitarioa den aldetik. Hala azaldu dute gaur prentsaurrekoan Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkari Alberto Labargak eta Iruñea Nola? elkarteko ordezkari Jennyfer Chocarrok.

Ibaiertzean. Bajo el puente, la playa jaialdiko agertoki nagusia Nafarroa etorbideko zubibide azpiko gune bat da, baina jarduerak egingo dira ere Karrikagunen, San Jorge IPn, kaleetan barna eta Joaquín Maya Musika Eskolan. Protagonisten arabera, jarduera honek gune sinboliko bat berreskuratu nahi du, non, eta komunitateak garatzen diren lekuan, ibai-ertzetan. Sanduzelai ez da dekoratu hutsa izango, prozesuaren solaskide eta protagonista baizik.

Emanaldietan hainbat estilo elkartuko dira: musika tropikala, txaranga-musika, funka, afrobeata, jazza, cumbia eta regetona, tokiko taldeen zein talde gonbidatuen eskutik. Kultura partekatu baten metxa pizteko moduko programazioa izango da, hiriko jendearen eta eragileen parte-hartzea lagun.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI