Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Mugikortasunaren Behatokiak lau proposamen finalistak aztertuko ditu Pío XII.ean eta Barañain-Bake plaza ardatzean egitekoak diren esku-hartzeetarako,

Mugikortasunaren Behatokiak lau proposamen finalistak aztertuko ditu Pío XII.ean eta Barañain-Bake plaza ardatzean egitekoak diren esku-hartzeetarako,

Diziplinarteko lantalde teknikoak aukera horiek hautatu ditu, Pío XII.erako sei aztertu ostean, eta Barañaingo ardatzerako, hiru

Lantalde teknikoak -Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorreko, Herritarren Segurtasuneko, Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorreko eta Mankomunitateko Garraio Zerbitzuko langile adituek osatua- zehaztu ditu jada bideragarritasunik handiena eta modu integralean tratatzeko bokazioa duten lau aukerak, zeinak proposatuko baitira Pío XII.ean eta Barañain-Bake plaza ardatzean egingo diren esku-hartzeak zehazteko. Orain lau aukerak, esku-hartzeko gune bakoitzeko bi, Udalaren Mugikortasunaren Behatokian aurkeztuko dira jendaurreko eztabaidari ekiteko, martxoaren 23an, ostegunarekin, 18:00etan, Iruñeko Planetarioan. Saio publiko horren xedea da jorratutako aukerak interesa duten taldeekin aztertzea, analisi teknikoa osatze aldera.

Gaur goizean, Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Armando Cuencak eta Alorreko zuzendari Camino Jasok aurkeztu dituzte foro horretara eramango diren lau aukerak. Bertara deituta daude txirrindulariak, oinezkoak, garraio publiko zein pribatuaren erabiltzaileak eta Udaleko nahiz Iruñerriko Mankomunitateko talde politiko guztiak. Halaber, bileran egonen dira udal-alor inplikatuetako teknikariak.

Aurkeztutako proposamenetatik, hiru (4B Pío XII.a/ eta Barañain-Burlata ardatzerako 1. eta 3. alternatibak) GEA21 aholkularitzak aurkeztutako aukeren artetik hautatu dira; laugarrena (4C-Pío XII.a) Udalak eta Mankomunitateak egin duten azterketa teknikoaren ondorioz sortu da. Hala, aste honetan emanen zaio buru 18 hilabeteko lanari, hiriko aurreneko bi mugikortasun-ardatz nagusien inguruan, non esku-hartzea eta jarduketak egitea aurreikusita baitago aurten, Udalaren Mugikortasun jasangarriari buruzko jarduketa-planaren barruan.

Bi esku-hartzeetarako azken erabakiak lagunduko du zehazten "esku-hartze eredua" gainerako ardatz jasangarrietarako: Ipar-Hegokoa (Berriozar-NUP), Sanduzelai-Sadar ardatza eta Txantrea-Erdigunea ardatza.

Iruñean, 2017ko martxoaren 21ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI