Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. VI. Poesia Jardunaldiei amaiera emateko, aste honetan Jon Barberena bertsolariaren saio bat eta Iñaki Auzmendiren Momentos y raíces kontzertua

VI. Poesia Jardunaldiei amaiera emateko, aste honetan Jon Barberena bertsolariaren saio bat eta Iñaki Auzmendiren Momentos y raíces kontzertua

Bi emanaldiak astezkenean eta ostegunean izanen dira, hurrenez hurren, Kondestable Civivoxean, 19:30ean, eta sarrera librea izanen da

Aurrera doa VI. Poesia Jardunaldien jarduera-zikloa, oraingoan, azken bi jarduerekin. Bihar, Kondestablen, poesia-hitzordua etorriko da Jon Barberenaren eskutik, 19:30ean. Bertan, Poesia eta bertsoa bi bide izenburupean, Barberenak bertso eta poesiari buruzko saio bat eskainiko du, bi adierazpen artistikoen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak paraleloki agertuz.

Barberenaren iritziz (Elizondo, 1979), bertsoek jakin izan dute sagardotegietatik auditoriumetarako bidea egiten, eta garai berrietara moldatu dira; hain zuzen, haietako asko klasiko bihurtu dira musikari esker. Saio honetan -Nafar Ateneoarekin elkarlanean programatua- poeta eta musikariak hori erakutsiko digu berak egindako olerkiekin eta beste zenbait autoreren lanekin -besteak beste José Luis Otamendi, Gotzon Barandiaran edo Kirmen Uriberenak-. Sarrera doan da.

Jon Barberena poeta eta bertsolaria da, eta Baztan filmeko musikaren hitzen egilea. Gorputz Hezkuntzan diplomaduna da, eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna. Gaur egun euskara eta literaturako irakaslea da Nafarroako ikastetxeetan. Bergarako Idazle Eskolako graduondokoa egin du. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko X. Poesia Lehiaketa irabazi du Tomás Hernández jaendarrarekin batera (azken horrek gaztelaniazko modalitatean).

Horrez gain, Iñaki Elizaldek zuzendutako Baztan filmeko soinu-bandaren letra konposatu du, baita 2015eko Nafarroa Oinezeko abestiarena ere.

Iruñean, 2017ko otsailaren 21ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI