1. Hasi
  2. Hiria
  3. Merkataritza

Cowork-gune berria Iruñean, zure proiekturako aukera ona

Coworking

CoWork gunearen xedea da toki partekatu bat eskaintzea ekintzaileei, autonomoei, profesionalei eta mikroenpresei, non, lankidetzako lana oinarri hartuta, bidea emanen baita sinergiak sortzeko, elkarrekin ikasteko, harremanak sustatzeko, proiektuak eta ezagutzak partekatzeko eta, azken finean, enplegu edo enpresa berrien sorrera errazteko eta daudenak sendotzeko.

Cowork-gunea José María Iribarren IPn dago (Bartolomé de Carranzako 5ean), 6 laneko postu ditu, eta horietako bakoitzak mahaia, aulkia, armairua, ordenagailua eta Interneterako sarbidea ditu. Erabilera-ordutegia astelehenetik larunbatera eta 08:00etatik 22:00etara izango da, eta zuzenduta dago bertan zerbitzu-jarduerak, administrazio-jarduerak, merkataritzakoak, informatikoak eta antzekoak egitera; hori horrela, ezin izango da erabili fabrikazio-, muntaketa- edo biltegiratze-lanetarako, ezta produktuak erakusteko edo salgai jartzeko ere; eta ez dira onartuko zarata edo eragozpenak sortzen dituzten elementuak.

CoWork-gunearen erabilera aldi baterako izango da, gehienez ere urtebetekoa erabilera-lizentzia ematen denetik. Lizentziak bakarrik luzatzen ahalko dira baldin eta itxaron-zerrendan eskaerarik ez badago eta behin postu hutsen deialdia publikoa eginda ez bada eskaerarik aurkeztu. CoWork gunearen erabiltzailea izateari utzi ondoren gutxienez bi urte igaro beharko dira haren eskaera berri bat onartua izateko.

Gunea erabiltzeko lizentziak berekin ekarriko du dagokion prezio publikoa ordaintzeko beharra, eta hori 1 zk.ko Arau Fiskalean jasoko da, non Udalaren lokalak eta guneak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen baitira.

Idatziz eginen dira CoWork gunea erabiltzeko eskaerak, Iruñeko Cowork gunean laneko postuetarako erabilera-lizentziak esleitzeko baldintza agirian jasota dagoen arauzko ereduarekin bat. Agiri hori deialdi bakoitzerako onetsiko da, eta Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratuko. Eskabidea bete eta sinatu ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituen edozein bide erabiltzen ahalko da hura aurkezteko; eta Iruñeko Udaleko Merkataritza Zerbitzuari zuzenduko zaio. Eskabidearekin batera, deialdi bakoitzean zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da. Merkataritza Zerbitzuak CEINi helaraziko dizkio jasotako eskaerak; CEINek eskaerak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta balorazio-txosten bat emango du, eskaera bakoitzak lortu duen puntuazioa ordenan adierazita. CoWork gunean postua lortu ez duten proiektuak itxaron-zerrendan sartuko dira, lortutako puntuazio-ordenarekin bat. Postu bat hutsik geratzen bada erabiltzeko gehienezko lizentzia-epea guztiz agortu gabe, indarreko itxaron-zerrendan hurrengo tokian den proiektuak beteko du, hasierako lizentziaren indarraldia noiz amaitu eta ordura arte.

Iruñeko Cowork-gunearen prestaketa Nafarroako Gobernuak lagundu du diruz, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 2018ko azaroaren 6ko 642/2018 Ebazpenaren bidez, zeinak jarduera ekonomikoak garatzeari begira udal-eremuak eta -lokalak sustatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia ebazten baitu.

Udal-eremuak eta -lokalak sustatzeko inbertsioak, jarduera ekonomikoak garatzeari begira. 2018

Logo Gobierno de Navarra

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Lotutako agiriak

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI