1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hezkuntza
  4. Joaquín Maya Musika Eskola Berezia
  5. Informazio orokorra

Informazio orokorra

IRUÑEKO JOAQUÍN MAYA MUSIKA ESKOLA BEREZIAN IKASTEA

ZOZKETA: eskolara sartzeko modu bakarra.

Ikasturte bakoitzerako datak eta epeak www.pamplona.es/escuelamusica webgunean argitaratzen dira.

1. Aurreinskripzioa (ikaspostua eskatzea)

Data aldatzen da (Aste Santuko oporren inguruan izaten da)

Baldintzak: Iruñean erroldatuta egotea eta 7 urte edo gehiago betetzea ikasturtean.

2. Zozketara onartutakoen behin behineko zerrenda

Zozketara onartuak izateko: behin behineko zerrenda berrikusi, horretarako emandako epean, egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.

Behin akatsak zuzenduta, zozketara onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

3. Zozketa

Ekainaren erdialdean egiten da. Onartuen zerrenda eta itxaron-zerrenda argitaratzen da.

4. Ikasle berrien matrikula

Ekainaren amaieran egiten da. Matrikulatu ezean, ikaspostua galduko da.

5. Instrumentua hautatzea:

Instrumentu-erronda: iraileko lehen sei lanegunak.

Erronda-egun guztietara nahitaez joan beharra dago.

Saioetara joaten ez dena azkeneko postuan geratuko da instrumentua esleitzeko zerrendan.

Erronda egin eta gero, inprimaki bat bete beharko da instrumentua eskatzeko.

Esleipena egiteko, zorrotz jarraitzen zaio zozketan emandako zenbaki-hurrenkerari.

6. Irakasgaien ordutegiak esleitzea ikasturterako

Taldeko irakasgaiak: Webgunean kontsultatu argitalpen-datak.

Taldeko irakasgaien ordutegi-aldaketa eskatzen ahalko da bakarrik honako kasu hauetan:

  • Eskolako ordutegiarekin batera izatea.
  • Behar bezala justifikatutako osasun-zioak.
  • 12 urtetik beherako eta eskolako ikasleak diren anai-arreben ordutegiekin bateragarri egitea.

Instrumentuko banakako eskolak: Iraileko lehenengo hamabostaldian bilera pertsonala izanen da esleitutako irakaslearekin. Ordutegia ikaslearen adinaren araberako hurrenkeran aukeratzen da (ikasle txikienetik hasita).

7. Itxaron-zerrenda.

Itxaron-zerrenda aktibo egoten da bigarren hiruhilekoaren amaiera arte. Ikaspostu libreak geratu ahala, itxaron-zerrendan daudenei eskaintzen zaizkie. Deialdia sms bidez egiten da zozketarako aurreinskripzioan emandako zenbakiaren arabera.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI