1. Hasi
  2. Udala
  3. Udalaren gobernua
  4. Udalaren alorrak

Komunitate Garapeneko Alorra

Alor honen ardurak dira Komunitate Ekintzako proiektua Iruñeko auzoetan dinamizatzea eta Gizarte Ekimenetarako Zentro Komunitarioak, Komunitate Prebentzioko programa eta gazteriako politikak kudeatzea. Halaber, Kirol arloko udal-politika publikoak garatzen ditu.

Alorrak hiru esparrutan egiten du lan:

a) Komunitate Garapena

  • Komunitate Garapeneko Plan Zuzentzailea egitea
  • Komunitate Ekintzako proiektua koordinatu eta dinamizatzea hiriko auzoetan
  • Komunitate Garapeneko jarduketak programatu, antolatu, babestu eta ebaluatzea gizarte-eragileekin zein erakundeekin elkarlanean
  • Gizarte ekimenetarako zentro komunitarioen kudeaketa eta mantentze-lanak
  • Komunitate Prebentzioko Programaren kudeaketa
  • Komunitate Ekintzako Prebentzio Lantaldeak Iruñeko auzo guztietara zabaltzea
  • Topaguneak sortu eta iraunaraztea, pertsonek, taldeek eta elkarteek parte zein konpromisoa har dezaten auzoetako biztanleen bizi-baldintzen hobekuntzan

b) Gazteria

  • Gaztediaren Etxea mantendu eta sustatzea
  • Iruña Gaztea III. Planaren erredakzioa eta garapena
  • Gazteei zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak
  • Babesa, gazteek garatutako ekimenei
  • Entitate eta elkarteek gazteei zuzenduta garatzen dituzten jardueren sustapena
  • Gazteriaren Tokiko Kontseilua sortzea

c) Kirola

  • Udalaren kirol-instalazioen mantentze- eta sustatze-lanak
  • Adin eta mota orotako herritarren jarduera fisikoa bultzatzeko proiektuak sustatu eta abiaraztea
  • Kirol-programak eta -ikuskizunak garatzea
  • Lankidetza kirol-entitateekin
  • Kirol-emanaldien sustapena

Antolaketa-egitura

Zinegotzi ordezkaria: Esther Cremaes

Zuzendaria: Ana Goya

Idazkaritza Teknikoa

Helbidea eta harremanetarako datuak

Descalzos k., 72. 31001 Iruña

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI