1. Hasi
  2. Eskaera entzierrilloko txarteletarako

Eskaera entzierrilloko txarteletarako

Iruñeko Udalak 2.800 txartel zozketatuko ditu entzierrilloa ikustera joateko, 175 txartel bikoitz eguneko.

Izen-ematea zozketarako

Epea: ekainaren 1etik 8ra

Izen-ematea: 010 telefonoaren bidez edo esteka honetan: HEMEN

Baldintza: nortasun-agiria edukitzea

Pertsona bakoitzeko izen-emate bat besterik ez da onartuko.

Zozketa

Zozketa ekainaren 13an izanen da.

Zozketan sarituak izan direnei SMS, telefono-dei edo mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie noiz jaso behar dituzten txartelak ekainaren 13an, 14an eta 15ean.

Txartelak non jaso

Zozketa bidez hautatutako pertsonek Kondestable Civivoxean jaso beharko dituzte entzierrillorako txartelak, ekainaren 18, 19, 20, 21 eta 22an, jendaurreko ordutegian, hau da, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Txartelak jasotzeko, zozketan hautatutako pertsonaren NANa aurkeztu beharko da. Ez bada pertsona hori bera joaten txartela jasotzera, ordezkoak haren NANaren fotokopia edo jatorrizkoa eraman beharko du.

Sariketan / zozketan parte hartzea - Entzierrilloa

DATUEN BABESA: Iruñeko Udala da erantzule izaera pertsonaleko datuen erabileraz, eta baimena ematen du datuok erabiliak izan daitezen Udalak antolatutako jarduera, ikastaro eta lehiaketetako izen-emateak kudeatze aldera. Eskubidea duzu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko -zuzenak ez badira- eta horiek ezabatzeko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, 31001, Iruña) edo egoitza elektronikora joaz. Datuen erabilera-zerrenda eta informazio osagarria www.pamplona.es. webgunean kontsultatu daitezke.

Bideratu

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI