1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hezkuntza
  4. CATALINA DE OSCÁRIZ UDAL ESKOLA

Hiru hileko marrazketa- eta pintura-ikastaroak. 2013-2014

Catalina de Oscáriz Arte eta Lanbideetako Eskolak segitzen du ematen, 2013ko bigarren hiruhilekoan, marrazketa- eta pintura-lantegiak. Lantegiotan izena emateko aukera zabalik dago 16 urtetik gorako iruindar guztiei.

Marrazketa-lantegia

Marrazketa-teknikak tintarekin izeneko lantegia urtarrilaren 9tik martxoaren 20ra bitarte izanen da, astearte eta ostegunetan. Talde bat 17:00etatik 19:00etara arituko da, eta beste bat, 19:00etatik 21:00etara. Lantegiak ezagutzera eman nahi ditu teknika bustiko marrazketan gara daitezkeen sormen-aukerak. Zintak, pintzelak eta lumak; denek esperimentazio-esparru aberatsa eskaintzen dute, era askotako marrazketa-aukerak barne, eta teknika- zein efektu-sorta zabala lortzea ahalbidetzen dute, material soil batzuekin. Hainbat prozedura aztertuko dira, hala nola lineala, lerro jarraitua, kanabera, pintzel lehorra, sare- edo keinu-bilbeak, urkoloreak, etab., betiere forma praktikoak proposamen ezberdinetatik abiatuta esperimentatzen.

Pintura-lantegia

Pintura-lantegia Erretratu pintatua izena dauka. Urtarrilaren 8tik martxoaren 19ra bitarte eginen da, astelehen eta asteazkenetan, eta kasu honetan ere bi talde arituko dira, bata 17:00etatik 19:00etara, eta bestea, 19:00etatik 21:00etara. Lantegiak xede dauka modeloaren aurpegia zedarritzen duten ezaugarriak eta hazpegiak irudikatzeko gaitasuna garatzea. Naturaletik hartutako modeloak erabiliko dira, eta horrek aukera emanen digu hainbat alderditan sakontzeko: neurria, proportzioa, kalitate kromatikoak eta keinu piktorikoa. Ikasleek beraiek proposatzen ahal dituzte beren ekimen teknikoak, ekimen estetikoak eta konposizioa.

HIRU HILEKO LANTEGIEN PROGRAMA OSOA

Ikasturtean zehar hiru hileko hainbat lantegi egiteko eskaintza dago, marrazketa, pintura eta akuarela espezialitatekoak.

Hirugarren hiruhilekoan, Eskolak eskaintzen ditu, alde batetik, Hurbilpena akuarelara lantegia, marrazketa eta pinturaren gainean ezagupenak dituzten eta ikastaro monografietan aritu diren ikasle ohiei zuzendua, eta, bestetik, Sormen-prozesuak pintura-lantegia.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI