1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak
  4. Udal obrak
  5. Amaitutako obrak
  6. O-ko Andre Maria plaza zaharberritzea

O-ko Andre Maria plaza zaharberritzea

Planoak (PDF)[1]


Fitxa

Proiektua: O-ko Andre Maria Plaza: Harresiak, ingurabideko pasealekua eta plaza zaharberritzea. Kokalekua: O-ko Andre Maria Plaza. Errekoleten kalea. Iruñeko Alde Zaharra. Sustatzailea: Iruñeko Udala. Proiektu Estrategikoetako Alorra. Koordinazioa: José Vicente Valdenebro García, Ignacio Iribarren Berrade eta Rakel Arbizu Armañanzas. Proiektua: CIMA Ingenieros (Benito Sada Lacalle, ICCP). Obra-zuzendariak: Ignacio Iribarren Berrade (udal-arkitektoa) eta Rakel Arbizu Armañanzas (udal-arkitekto teknikoa). Arkeologia: Trama. Eraikuntza-enpresa: Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras S.A. Aurrekontua: 1.445.152 euro. Diru-laguntza: FEILES. Espainiako Gobernua. Obrak noiz hasi: 2010eko maiatza. Obrak gauzatzeko epea: 9 hilabete.

O-ko Andre Maria Plaza: Harresiak, ingurabideko pasealekua eta plaza zaharberritzea

Iruñeko Udalak O-ko Andre Maria plaza, bertako harresi-tartea eta ondoko pasealekua berrurbanizatzeko lanak egitearekin batera, bururaino eramanen da Gonzaga bastioiaren goialdea (Taconera parkea, berrikitan zaharberritua) eta Nafarroako Museoraino zaharberritua dagoen Ingurabideko pasealekua oinezkoentzako lotzeko ibilbidea. Lotura Portale Berriaren bitartez eginen da. Horrenbestez, plaza hori berrurbanizatzeak aukera emanen dio oinezkoari Ingurabideko pasealekua bere osoan oinez egiteko.

Hona jarduketa honen helburuak: plazako zoladura lauzaz eta galtzada-harriz osatzea, zoladura azpiko hornidura- eta saneamendu-sarea hobetzea, plaza Errekoleten kalearekiko mailakatzen duen horma kentzea, oztopoak ezabatuz, eta, azkenik, plazaren hegoaldean, Sanduandia kalearen ondoko eremuan, hiru buzoi ezartzea. Izan ere, etorkizunean, kokapen horretatik sarbide bat jarriko da, Alde Zaharreko zabor-bilketa pneumatikoaren sistemara iristeko.

Lotura-gunea

Jarduketa honen bitartez, harresien altxaerak zaharberrituko dira, eta erabat berrituko da O-ko Andre Maria plazako eta Ingurabideko pasealekuko zoladura, bi-biak harresiaren ondoan kokatutakoak. Aurreikuspenen arabera, hainbat tamainatako galtzada-harriak (20x10 eta 16x10 plazan, eta 13x13 cm, pasealekuan) eta bi lauza-mota txandakatuko dira: ‘San Jus’, 50x30 cm-koa, pasealekuan eta ‘Lauza grisa’, 40x80 cm-koa, esparruaren hego-muturrean, eremu hori Errekoleten eta Sanduandia kaleen irteera baita. Elementuen arteko elkargunea galtzada-harrizko zerrenda apaingarriekin markatuko da.

Era berean, lurpeko saneamendu- eta hornidura-azpiegiturak berrituko dira, euri-urak eta ur beltzak bereizita, eta lurrean iragazpenak sortzen dituen mineta zaharra ezabatuta. Horrez gain, plazako argiteria aldatuko da, esparru horren barrualdean 9 argi bikoitz eta paretako 3 argi jartzeko, eta hogeiren bat zuhaitz mantenduko dira. Azkenik, proiektuaren arabera, kendu eginen da plaza Errekoleten kalearekiko mailakatzen duen horma bat, oztopoak ezabatze aldera, eta era berean, hiru buzoi jartzea aurreikusia dago, inguru hori Iruñeko Udala hiriko Alde Zahar osoan ezartzen ari den zabor-bilketa pneumatikoen sisteman txertatzeko.

Bestelako jarduketak harresietan

Gaur egun, Iruñeko Udala bestelako hobekuntza-lanak egiten ari da harresietan. Honako hauek dira nabarmentzekoak: Iruñeko Ziudadelako Santa Klara eta Santa Isabel errabelinak zaharberritzea, San Bartolome Gotorleku txikia zaharberritzea -bertan Iruñeko Gotorlekuen interpretazio-zentroa moldatzeko-, Media Luna Parkea eta Argaren Pasealekua igogailu baten bidez oinezkoentzako lotzea, eta harresi-eremuak elkarren artean lotzea, Labrit aldapa gaineko zaldain baten bidez. Gainera, Donejakue Bidea-Burlatako Bidea tartea hobetzen ari da.

Iruñeko harresiak interes handienetako tokia da, Espainiako gerraguneetan, hobekien kontserbatuta daudenetako bat, eta Kultur Intereseko Ondasuna da. O-ko Andra Maria plaza Ingurabideko pasealekuan dago, Iruñeko harresien ondoan, eta pasealeku horren eta Taconera parkearen ondoan, zeina hiriko parkerik zaharrena baita. Horrek eraginda, plazak garrantzi handia du hala ondare historikoaren ikuspegitik, toki pribilegiatua hartzen baitu harresiaren ondoan, nola paisaiaren ikuspegitik, parketik hurbil egon eta, proiektuaren bidez, bertako zuhaitz-eremua hobetuko baita.

2011eko otsaila

2011eko otsaila

2011eko otsaila

2011eko otsaila

2010eko azaroa

2010eko azaroa

2010eko azaroa

2010eko urria

2010eko urria

2010eko iraila

2010eko iraila

2010eko iraila

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI