1. Hasi
  2. Udala
  3. Udalaren gobernua
  4. Udalaren alorrak
  5. Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako Alorra
  6. Berdintasuna
  7. Bateragarritasunerako Toki ituna

Bateragarritasunerako Toki ituna

Iruñeko Udala, hiriko beste 28 entitaterekin batera, lanean ari da Iruñeko Bigarren Zabalguneko gizon eta emakumeen bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko Toki Itunean. Itunaren xedea da elkarrekin irtenbideak bilatzea herritarrei norbere bizitza, lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko.

Toki Itunaren bidez, toki entitateek bi konpromiso hartzen dituzte. Batetik, hiriko beste elkarte eta entitateekin lan egitea elkarrekin eta zeharka norbere bizitza, lana eta familia bateragarri egitea bultzatzeko. Bestetik, helburu hori bera duten zerbitzuak eskaintzea.

Itun hori egiteko bidea 2009ko otsailaren 5ean hasi zen, Udalbatzak onetsi zuenean Nafarroako Berdintasunerako Institutuari eskatzea Bateragarritasuneko Toki Itunen programan parte hartzeko. Eskabide hori 2009ko martxoaren 25ean gauzatu zen.

Itunak 3 urteko indarraldia du, 2010etik 2012ra, eta urtero lan programa bat eginen da lehentasunezko jarduketak eta jarduketa egokienak ezartzeko. Aldi horretan sinatzaileek konpromisoa hartzen dute ituna bete eta garatuko dela zaintzeko, bai eta programazioaren etapa bakoitzean lan zehatzaren programa betetzeko eta garatzeko konpromisoa ere.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Behera kargatzeko

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI