1. Hasi
  2. Hiria
  3. Merkataritza

Denda Naiz - Soy Comercio

ZER DA "DendaNaiz-SoyComercio"?

Iruñeko Udalak sustatzen duen programa bat da, CEINek lagunduta eta Nafarroako Rural Kutxak babesturik, zeinak xede baitu Iruñean ezaugarri bereizleak dituzten negozioak abian jartzea.

Denda Naiz-Soy Comercio programaren hirugarren edizio honetan, 20 proiektu aukeratuko dira gehienez, ekimen honetan parte har dezaten.

Hautagaitzak aurketzeko epea martxoaren 28ean amaituko da. Ikusi hemen deialdiaren oinarriak.

NORI ZUZENTZEN ZAIO "DendaNaiz-SoyComercio"?

Merkataritza-arloan negozio-ideia bat eduki eta Iruñean gauzatu nahi duten ekintzaileei.

Hogei proiekturen bila gabiltza, halakoak ezen ikuspegi berriak bultzatu eta berrikuntza eta hiri-ehun hobea sustatuko baitute.

ZER ESKAINTZEN DU "Denda Naiz-Soy Comercio” programak?

Hona zer eskainiko dien programak hautatutako proiektuei:

  • Berariazko programa bat, CEINek emana, hiru hilabetez, apirilatik ekainera, non behar diren baliabideak eta tresnak eskuragarri jarriko baitituzte hala negozio-ereduak garatu eta alderatzeko nola enpresa-jarduerak abiatzeko.
  • Negozioa abiatzea xede duten hiru sarietako bat (5.000 euro, 3.000 euro eta 2.000 euro) eskuratzeko aukera. Sariak Nafarroako Rural Kutxa erakunde babesleak emanen ditu.
  • Iruñeko zenbait negozioren arduradunen ezagutzak; izan ere, laguntza emanen dute proiektuetan haien eskarmentuen berri emanda.

NOLA EDUKI ESKURAGARRI "Denda Naiz-Soy Comercio" PROGRAMAREN SARIAK?

Programan arrakastatsu izan diren ekintzaileek sarietara aurkezten ahalko dute proiektua, epaimahai baten aurrean, non hiru sari emanen baitira dirutan (5.000 euro, 3.000 euro eta 2.000 euro).

Sarietara aurkezteko, proiektuen sustatzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Enpresa azkartzeko fasean, behar beste denbora eskaini beharko diete proiektua landu eta heltzeko lanei.
  • Prestakuntza-jardunaldi, saio eta abarretara joan beharko dute eta programak agindutako plangintza garatu, betiere enpresa-proiektu bakoitzak ezarritako helburuak erdietsita.
  • Tutoreak ezartzen dituen bilera orotara joan beharko dute, enpresa modu egokian garatze aldera, eta tutoreak galdatzen dituen informazio eta agiriak haren eskura jarriko dituzte.
  • Proiektua Iruñean ezarri behar dute, behin negozio-ideiaren bideragarritasuna aztertu eta gero.

NOLA PARTE HARTU "Denda Naiz-Soy Comercio" PROGRAMAN?

Formulario hau bete ezazu DendaNaiz - SoyComercio programara zure hautagaitza aurkezteko. Hautagaitza aurkezteko epea martxoaren 28ean amaituko da.

Behin hautagaitzak jasota, programan parte hartuko duten proiektuak hautatuko dira.

Programaren oinarriak kontsulta ditzakezu esteka honetan.

ZEIN ESTABLEZIMENDUK LAGUNTZEN DIOTE "Denda Naiz-Soy Comercio" PROGRAMARI?

"DendaNaiz-SoyComercio" programan parte hartzen duten proiektuen sortzaileek negozio hauen arduradunen eskarmentuaren berri izanen dute:

"Denda Naiz-Soy Comercio" PROGRAMAREN INGURUKO ZALANTZAK

Jarri gurekin harremanetan, 848 430 030 telefonora deituta, edo email bat bidali administracion@cein.es helbidera.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Argibideak jaso eta izena emateko:

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI