Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak kudeatzen du eskola. Udalak zuzenean kudeatzen du zentroa, nahiz eta ematen dituen zerbitzu batzuk esternalizatuta dauden.
Gaztelania hizkuntza erabiltzen da. Nolanahi ere, eskolak aintzat hartu nahi ditu hala euskara Foru Komunitateko bigarren hizkuntza izaki nola bertara joaten diren haurren familien kultura eta hizkuntzak.
Eskolak 82 ikaspostu ditu 16 aste eta 3 urte bitarteko haurrentzako , lau multzotan antolatuta (bularrekoak, Ibiltariak, ertainak eta nagusiak) eta guztiak egonaldi osokoak dira.
Adinen araberako taldeen banaketa horrek adin bakoitzaren berezitasunak errespetatu nahi ditu, eta haurren autonomia mailari, erritmoei, interes zein garapen aldei erantzun. Talde batekiko kidetasun-sentimendua sustatu nahi dugu, bakoitzaren nortasuna bilatuta.
Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko
Udala adi duzu
948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es