Familiekin tailerra Mendillorriko haur eskolan
Etengabeko prestakuntza da haur-eskoletako heziketa lanaren berrikuntzaren eta kalitatearen gakoetariko bat.
Urtero, haur-eskoletako hezitzaileek orok hartzen dute parte prestakuntza ikastaroetan, ondoko gaiak jorratuta: pedagogia, psikologia eta hezkuntza gaiak, istripuen prebentzioa, ikus-entzunezko bitartekoak, informatika eta abar.
Bestalde, eguneroko heziketa-lanaren azterketa eta garapena ere etengabeko prestakuntzaren parte dira, halako eran non ikasteko eta lan pedagogikoa eraberritzeko baliabide inportanteak bilakatzen baitira proposamen eta proiektuen prestaketa, haurren ekintzen, harremanen eta prozesuen gaineko datuen behaketa eta bilketa, talde-lan gisara egiten den ebaluazioa eta prozesuen dokumentatze lana.
Gobernu batzordeak sinatutako ildo pedagogiko berria (06/16/2017) (pdf, 1.1Mb)
Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko
Udala adi duzu
948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es