Haurren ezaugarri psikoebolutiboak direla medio, familien eta eskolaren arteko lotura heziketa prozesuaren oinarrizko alderdietariko bat da.
Gurasoek eskolako bizitza ezagutu behar dute, eta bertan inplikatu, ahalik eta neurri handienean: eguneroko bizitzan, festa eta ospakizunetan, hezkuntzako proiektuan...
Horregatik, familiaren eta eskolaren arteko komunikazioa planifikatzen dugu, hura gauzatzeko zenbait baliabide erabiliz, hala nola sarreran eta irteeran hezitzaileekin izaten diren hizketaldiak, elikadurari buruzko argibide-panelak, administrazioko aferei buruzko idazkiak, oharrak, egutegiak eta argazki-panelak.
Familiaren eta eskolaren arteko lehen harremana ezartze aldera, eskolako zuzendaritzak elkarrizketa pertsonala egiten du haur berrien gurasoekin. Gero, ikasturtean zehar, gurasoek eta hezitzaileek hiru elkarrizketa pertsonal egiten dituzte, eta sektoreko hiru bilera, informazioa elkartrukatzeko haurren garapen ebolutibo, emozional eta kognitiboari buruz nahiz eskolan erabilitako metodoei buruz.
Hala eskolako zuzendaria nola hezitzaileak prest daude beti gurasoek argitu nahi dituzten zalantzei edota kezkei erantzuteko. Orobat, eskolak, behar den orotan, laguntza profesional psikopedagogikoa edota pediatrikoa eskaintzen du, betiere Erakunde Autonomoko teknikariek bideratuta.
Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko
Udala adi duzu
948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es