1. Hasi
  2. Familiendako informazioa
  3. Zenbait argibide praktiko

Zenbait argibide praktiko

Armairu pertsonalak

Haurrek armairu pertsonal bana dute, pixoihalak, paper-zapi bustiak eta aldatzeko eraman behar duten arropa gordetzeko. Bertan kanpoko zein barneko jantzi-erantzi joko oso bat eduki behar dute. Bularreko haurren kasuan, komeni da joko bat baino gehiago edukitzea.

Komeni da, baita ere, arropa guztia markaturik edukitzea, ikasturtearen hasiera-hasieratik, eta jantziak ahal den erosoenak izatea: hobe peto, galtza-uhal, kremailera, botoi txiki edo antzekorik gabe.

Ordutegiak

Haur-eskolek 7:30etik 16:30era bitarte jarduten dute. Haurrak 7:30etik 9:30era arte sar daitezke eskolara. Hortik aitzina, atea itxita egonen da. Haurrak 15:00etatik 16:30era bitarte irten daitezke eskolatik. Eskola batzuetan egonaldi erdia eskaintzen da, eta horrek 8:30etik 13:00etara hartzen du.

Haur bakoitzaren ordutegia zuzendariaren eta gurasoen artean erabakitzen da, ikasturtea hasi baino lehen, elkarrizketa batean. Ordutegi hori gurasoen behar justifikatu batengatik baino ezin izanen da aldatu eta, betiere, kasuan kasuko eskolako zuzendaritzak baimena eman eta gero. Oso inportantea da erabakitako ordutegia errespetatzea, hezitzaileen lan-txandak sektore bakoitzeko haurren ordutegien arabera zedarritzen baitira.

Bajak

Haur bati haur-eskolan baja emateko, familiak eskolako zuzendaritzan eskura izanen duen inprimakia bete eta erabakiaren berri eman beharko du, kasuan kasuko hilaren 30a baino lehen, hurrengo hilabeteko ordainagiria igor ez diezaioten.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko