1. Hasi
  2. Familiendako informazioa
  3. Osasuna eskoletan

Osasuna eskoletan

Haurren ongizate fisiko, psikiko eta sozial handiena lortzea da programaren helburua, inguru osasuntsu eta egoki batean haien garapen orokorrerako

Haur-eskoletako Haurrendako Osasun Arreta Programa Haur Eskolen Erakunde Autonomoko pediatraren gidaritzapean gauzatzen da.

Programaren helburuak lortzeko ezarritako jarduerak hauek dira:

  • Gaixotasun infekziosoen prebentzioa eta kontrola: txertaketak, infekzio-prozesu eta gaixotasun-agerraldien arreta eta osasunari buruzko informazioa.
  • Detekzioa eta esku-hartzea, haurren heltze-atzeratasunei edo garapen ebolutiboan izan ditzaketen nahastei dagokienez, horiek orokorrak direla edota mugimenduaren, ezagutzaren, garapen sozialaren edota mintzairaren arloetakoak.
  • Eskoletako menuen diseinua, haur eta adin bakoitzari egokituta.
  • Balorazioa Eskoletako ingurunearen osasungarritasunaren eta segurtasunaren gainean. Haurren istripuei aurrea hartu eta horiek kontrolatzea.
  • Protokoloak eta osasun-arauak osatzea, hezitzaileei eta gurasoei zuzenduak, zenbait gairi buruz, hala nola higieneari, elikadurari, haurrak jo ditzaketen infekzioen kontrolari eta abarri buruz.
  • Osasuna sustatzeko hezkuntza. Bizimodu osasungarriak bultzatzen dira.

Elikadura

Haurren elikadura haien garapena nolakoa den eta halakoa izanen da. Elikagai jakin batzuk jasateko intolerantzia edo alergia duten haurren kasuan, haur-eskoletako pediatrak ezarriko du kasuan-kasuan egin beharreko dieta.

Garapena: Garapen ebolutiboaren arreta 0-3 urteko etapan

Arrisku-faktoreak dituzten haurrak nahiz garapenean atzerapenak edota arazoak dituztenak antzeman eta baloratzen dira. Ikasgelan hainbat estimulazio-jarraibideri erreparatuta lantzen dira, eskolan tratatzeko modukoak badira, edota arreta goiztiarrerako taldera bideratzen dira.

Inguru osasungarria eta segurua

Prebentzioa eta babesa eskoletan gaixotasun infekziosoei eta istripuei aurre egiteko.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko