Haurrek espazioa eta denbora jakin batzuk behar dituzte familiaren mundu ezagunetik atera eta haur-eskolaren espazio berriari aurre egiteko.
Haur bati arreta handia eman behar zaio eskolara lehen aldiz joaten denean, haurrak familiaren mundu seguru eta ezagunetik atera behar baitu ezezagun zaion zerbaiti aurre egiteko: pertsona eta toki berriak, gauzatu beharreko zeregin berriak...
Familiatik banatzea ez da beti erraza izaten haurrendako. Haurrek egokitzeko epe bat behar dute, halako aldi bat non hezitzaileekin lokarri afektiboak ehunduko baitituzte, espazio eta material berriak zein balizko harremanak ikertzen hasteko behar adina segurtasun eta konfiantza eskuratze aldera, eta, horrenbestez, Eskolak eskaintzen dizkien aukerak aurkitzeko.
Harrera-aldia ez da beti bera kasu guztietan: haurrek beraiek osatu behar dute hori, zeinek berea. Horregatik garrantzi handia du haur guztien erritmoak errespetatzeak, prozesua behartu edo azkartu gabe.
Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko
Udala adi duzu
948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es