1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Hautzaro
  4. Zerbitzuak

Zerbitzuak

Haurtzaro egonaldi osoko eskola da, eta jantoki eta garbiketa zerbitzuak ditu

Ordutegia:

Haur-eskola 07:30etik 16:30era bitarte egoten da zabalik. Haurrak 07:30etik 09:30era arte sar daitezke. Hortik aitzina, atea itxita egonen da. Haurrak 15:00etatik 16:30era bitarte irten daitezke eskolatik.

Haur bakoitzaren ordutegia zuzendariaren eta gurasoen artean erabakitzen da, ikasturtea hasi baino lehen, elkarrizketa batean. Ordutegi hori gurasoen behar justifikatu batengatik baino ezin izanen da aldatu eta, betiere, Eskolako Zuzendaritzak baimena eman eta gero. Oso inportantea da adostutako ordutegia errespetatzea, hezitzaileen lan-txandak sektore bakoitzeko haurren ordutegien arabera zedarritzen baitira.

Jantokia

Haurrek haur-eskola erabiltzen dute, jantoki zerbitzua barne, eta ondoren lo-kuluxka egiten dute. Horretarako, eskolak sukalde-zerbitzu propioa dauka, eta bertan eguneroko janaria prestatzen da erakunde autonomoko pediatrak ezarritako menuei jarraituz. Zerbitzu honek ahalbidetzen du unean-unean ager daitezkeen beharrei erantzutea, egunero eta modu egokian: hainbat eratako pureak, dietak, intolerantzia eta alergia kasuetan prestatu beharreko janari bereziak, etab.

Garbiketa

Egoitzak arropa-garbitegia ere badu, non egunero eskolan erabiltzeko arropa garbitu eta idortzen den: lerde-zapiak, mahai-zapiak, maindireak, txabusinak, etab.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko