1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Hello Rochapea

Hello Rochapea

Hello Rochapea

Hello Rochapea Haur-Eskola hezkuntza eta gizarte arloko zerbitzua da, eta 4 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrei haien beharren araberako heziketa ematera zuzendua da.

Eskolak egonaldi osoko 82 ikaspostu eta egonaldi erdiko 41 ditu, lau sektoretan antolatuta: bularrekoak, ibiltariak, ertainak eta nagusiak.

Zentroa zeharkako kudeaketako erregimenekoa da, eta Udal Ordenantza batek arautzen ditu zerbitzua ematean kontuan eduki beharreko guztiak.

Gaztelania hizkuntza erabiltzen da, ingelesezko jarduerekin. Jarduera horiek ingelesaren ikaskuntzan trebatzen hasteko balio dute, eta horretarako eskola-jardunaldian eguneroko bizitzako esamoldeak erabiltzen dira. Horrela, haurrak soinu eta hitzetara ohitzen hasten dira, eta atzerriko hizkuntza batean komunikazio-gaitasunak eskuratzen dituzte.


Hello Rochapea haur-eskola

Helbidea: Burgiko aita Tomas zeharkalea., 9 – 31014 Iruña

Telefonoa: 948 355763

Helbide elektronikoa: rochapea@alvagua.com

Ordutegia:

Eskola 07:30etik 16:30era egoten da irekita.

Hello Rochapea


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko