1. Hasi
  2. Eskolak

Mendebaldea

Mendebaldea haur-eskola 0-3 urte bitarteko haurrentzako heziketa eskaintzen duen 13 udal-eskoletako bat da.

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak kudeatzen du eskola. Udalak zuzenean kudeatzen du zentroa, nahiz eta ematen dituen zerbitzu batzuk esternalizatuta dauden.

Gaztelania hizkuntza erabiltzen da. Nolanahi ere, eskolak aintzat hartu nahi ditu hala euskara Foru Komunitateko bigarren hizkuntza izaki nola bertara joaten diren haurren familien kultura eta hizkuntzak.

Eskolak 82 ikaspostu ditu 16 aste eta 3 urte bitarteko haurrentzako , lau multzotan antolatuta (bularrekoak, Ibiltariak, ertainak eta nagusiak) eta guztiak egonaldi osokoak dira.

Adinen araberako taldeen banaketa horrek adin bakoitzaren berezitasunak errespetatu nahi ditu, eta haurren autonomia mailari, erritmoei, interes zein garapen aldei erantzun. Talde batekiko kidetasun-sentimendua sustatu nahi dugu, bakoitzaren nortasuna bilatuta.


Mendebaldea Haur-Eskola

Helbidea: Premin de Iruña pasealekua, 1, behea, 31008 - Iruña

Telefonoa: 948 270558

Helbide elektronikoa: eimmendebaldea@pamplona.es

Ordutegia:

Eskola 07:30etik 16:30era egoten da irekita.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko