1. Hasi

Bisitak Erakunde Autonomoaren eskoletara

Blanquerna, Ramon Llull Unibertsitateko profesionales bisitaren irudia.

Hainbat urtetik hona, Iruñeko Udalaren haur-eskoletako esperientzia pedagogikoak interesa eta jakin-mina piztu ditu profesional eta ikertzaileengan, hala foru-komunitatean nola beste erkidego eta herrialdeetan.

Interes hori askotariko eskaera-motatan mamitu da, eta eskolak bisitatzeko eskaerez gain, gure ildo pedagogikoarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiak ere eskatu dira.

Oso interesgarria da gure esperientzia partekatzea, hura ezagutarazi eta zabaltzeko. Eta, horrez gain, gure lanaren “kanpo” balorazio bat ere bada, adituek egina, eta bide ematen duena gure jardunbide propioez ikasi eta horiek hobetzeko.

Urte hauetan guztietan zehar gure esperientziak partekatu ditugu hainbat tokitako profesional ugarirekin: REIM MADRID, Hik Hasi, Madrilgo Udaleko ordezkariak, Albaceteko BHI publikoa, Brasilgo unibertsitatea, Errioxako pedagogia alternatiboko lan-taldea, Zaragozako Ikastetxe Publikoa, Encis. Coop. Manresa Profesores, Blanquerna - Universitat Ramón Llull, Madrilgo Udaleko arkitektoak, Roda de ter (Bartzelona), Summa-Aldapeta haur-eskola (Donostia), Fundació Pere Tarrés (Lloret de Mar) eta Oviedoko lan-taldeko Koordinakundea.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko