1. Hasi

Grafiti proiektua

Harremanetarako proiektu bat da, trukerako, elkarri entzuteko, kultura partekatzeko, poesia-harremanak sortzeko, elkarrekin bizitzeko nahia aintzat hartuta topaketa horien edertasuna bizitze aldera.

Mendillorri haur-eskola 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako 12 udal-zentroetako bat da. Izen bereko auzoan dago, eta kanpoaldean gune zabala dauka, hormigoizko zenbait paretarekin, egun zaindu gabe daudenak, pintada desegokiak baitituzte. Proiektu hau sortu da Mendillorriko Civivoxarekin eta auzoko Komunitatea Dinamizatzeko Iruñeko Udaleko Zerbitzuarekin elkarlanean. Hala, proiektu sozial, kultural eta estetikoa da, kaleidoskopikoa, belaunaldiartekoa eta harreman-dibertsitatekoa.

Proiektu honekin lortu nahi dugu hiria bizi duten herritarrek auzoko espazio publikoak maita ditzatela. Jatorrizko ideiaren xedea da hormigoizko paretak eskaintzea, bertan Iruñeko gazteek grafitiak egin ditzaten. Horretarako, berariazko lehiaketa baten deialdiaren barruan proiektu bat egingo dute, lantegi bat egin ondoren, zeina Mendillorriko Civivoxak arrakastaz eskaintzen baitu duela zenbait urte. Aurtengo deialdiaren barruan dago proposamen hau.

Horrez gain, haur-eskolan lantegi bat egiten dugu, astean behin, 2018ko martxotik maiatzera, horma-pinturaren inguruan; ostegun goizetan haurrei eta haien familiei zuzenduta, eta ostegun arratsaldeetan grafiti-lehiaketako gazteendako, haurrendako eta familiendako. Bertan parte hartzen dute haur-eskoletako hainbat profesionalek, eskolako lantegigilearen aparteko laguntzarekin.

  • Haurrak eta material plastikoak harremanetan

  • Familiarteko esperimentazio espazioa

  • Aukera anizkoitzen bilaketa

  • Polisentsorialitatetik ikertuz

  • Aurkikuntza berrien aurreko harridura

  • Familientzako tailerraren hasierako unea

  • Elkarbanatzearen elkarrizketak

  • Bizipen berrien emozio adierazpenak

  • Familiak goizeko tailerrean

  • Elkar-elikatzeko unea tailerraren ostean

Lantegi horietako prozesuen inguruko informazioa bildu nahi dugu, erakusketa-panelak sortu eta proiektuaren berri emate aldera. Aldi berean, ikerketa-prozesu bat da, elkarrekin egotearen plazer hori gogoko duten pertsonen sormen-aukerak ezagutzeko. Asmo handiko ideia bat, xede daukana etorkizunean beste auzo batzuetara hedatzea.

Halaber, aurreikusita dago grafitien inguruko prestakuntza-topaketaren bat egitea, eskolako hezkuntza-profesionalei eta familiei zuzenduta, hiri-artearen aukerak eta kultura ezagutu eta ulertzeko asmoz.

Gainera, eztanda ludiko gisa, amaiera-festa bat egingo dugu haur-eskolaren kanpoaldeko eremu batean, maiatzeko larunbat batean, gazteek haien grafitien arrastoak utzi ditzaten lantegian nahiz lehiaketan gertatutakoa gogoratzeko aukeratutako paretetan. Eta haurrek -haien familiekin- horma-pintura bat margotuko dute, ohol gainean, haien aukera eta potentzialtasunei egokitutako teknika kromatiko batekin, eskola barruko beste pareta batean jartzeko. Beste momentu bat izango da, baita ere, trukatzeko, dibertitzeko, gastronomiaz gozatu eta musika entzuteko... Eta, batez ere, polisentsorialtasunez, sorpresez eta emozioez betetako momentua. Aurreikusita dugu jarduera hori dokumentatzea Mendillorriko Civivoxean egin zen time-lapseko lantegi batekin batera.

Anbizio handiko proiektua da, auzo berean elkarrekin bizi diren pertsonak batu nahi dituena, inor bereizi gabe. Ezin susmatuzko harremanak sortu nahi dituena, elkarrekin balizko munduak asmatu eta kontatzeko.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko