1. Hasi

ERASMUS+ PROIEKTUA

Eskola partehartzaileen bilera Cluj hirian (Errumania)

Aurtengo udaberrian, Haur Eskolen Erakunde Autonomoak gonbidapena jaso du Madeley Nursery School haur-eskolaren eskutik, gure haur-eskoletako batek parte har dezan ERASMUS+ delakoaren barruko proiektu honetan:
"Making the parts "whole" - developing observation and assessment transdisciplinary classrooms.

Zer da ERASMUS+?

Erasmus+ Europako programa bat da, hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol esparrukoa. Programa bereizgarria da, xede duena bultzada ematea lan-aukerei eta garapen pertsonalari, bai eta laguntza ematea ere hezkuntza, prestakuntza eta gazteendako sistemei, beren irakaskuntza eta ikaskuntzen ardatza pertsonak gaitzea izan dadin, merkatuak eta egungo zein etorkizuneko gizarteak behar dituen gaitasunei begira.

Programaren helburuetako bat da etengabeko ikaskuntzarako espazio europar baten sorrera eta horren gaineko kontzientziazioa sustatzea; halako espazio bat ezen nazio-politiken aldaketak laguntzeko eta hezkuntza- zein prestakuntza-sistemak modernizatzeko diseinatuko baita, bultzada berezia emanez politika-lankidetzari, gardentasun-tresnen erabilera hobeari, EBren aintzatespenari eta jardunbide egokien hedapenari.

Making the parts ‘whole’

Asmoa da gonbidatu diren hainbat herrialde europarretako haur-eskoletan garatzen diren praktikak, zeinak Reggioko pedagogiari lotzen baitzaizkio, elkarrekin partekatzea. Jomuga praktika horiek ezagutzea eta dokumentatzea izango da, horien inguruan hausnartzea, eztabaidatzea...

Proiektuak 34 hilabete iraungo du, 2017ko irailetik 2019ko ekainera.

Eskola/herrialde parte-hartzaileak

Erresuma Batua

Errumania, Scoala Gimnaziala ELF- Cluj-Napoca

Suedia

Espainia

Zer dakar berekin?

  • Berariazko prestakuntza ERASMUS + programaren gainean, eta behar diren tresna informatikoak
  • Presentzia sare sozialetan
  • Proiektuko jarduera zehatzen koordinazioa eta garapena (plangintza, dokumentazioa, gogoeta eta eztabaida)
  • Planifikatzea eskola parte-hartzaileen bisita. Harrera egitea eta une oro haiekin egotea
  • Parte hartzea gainerako herrialdeek antolatzen dituzten bisitetan, eskola partaideek egiten duten lana ezagutze aldera
  • Betetzea programak ezarritako betekizun administratiboak eta burokratikoak

Erasmus + proiektuaren garapena Hello Buztintxuri Eskolan. Informazio guztia, hemen


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko