1. Hasi
  2. Familiendako informazioa
  3. Egokitze-aldia

Egokitze-aldia

Haurrek espazioa eta denbora jakin batzuk behar dituzte familiaren mundu ezagunetik atera eta haur-eskolaren espazio berriari aurre egiteko.

Haur bati arreta handia eman behar zaio eskolara lehen aldiz joaten denean, haurrak familiaren mundu seguru eta ezagunetik atera behar baitu ezezagun zaion zerbaiti aurre egiteko: pertsona eta toki berriak, gauzatu beharreko zeregin berriak...

Familiatik banatzea ez da beti erraza izaten haurrendako. Haurrek egokitzeko epe bat behar dute, halako aldi bat non hezitzaileekin lokarri afektiboak ehunduko baitituzte, espazio eta material berriak zein balizko harremanak ikertzen hasteko behar adina segurtasun eta konfiantza eskuratze aldera, eta, horrenbestez, Eskolak eskaintzen dizkien aukerak aurkitzeko.

Egokitze-aldia ez da beti bera kasu guztietan: haurrek beraiek osatu behar dute hori, zeinek berea. Horregatik garrantzi handia du haur guztien erritmoak errespetatzeak, prozesua behartu edo azkartu gabe.

Haurrak ez dira egokitu behar duten bakarrak. Beste hauek ere egokitu behar dute:

  • Familia: familiak banaketa nola bizi, horrek eragina izanen du haurraren egokitzapenean. Izan ere, haurrek inguruko sentimenduak bereganatzen dituzte, direla tristezia eta segurtasunik eza, direla lasaitasuna eta konfiantza.
  • Eskola eta hezitzaileak: Haur bakoitzaren errealitatera egokitu behar dute, haurrek poliki-poliki eta mailaka onar ditzaten erritmo kolektiboak.

Informazioa


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko