1. Hasi
  2. Hiria
  3. Osasuna
  4. Osasunari buruzko argibide-gunea

Gosaldu, egunero


Iruñeko Udalak elikadura-ohiturei buruz egin zuen azken inkestaren arabera, 8tik 12 urtera bitarteko haurren artean % 25ek bakarrik hartzen du bere adinari dagokion gosari orekatu eta nahikoa. Are deigarriagoa izan da ikustea nerabezarora iristean inkestari erantzun ziotenetatik % 8k ez duela gosaririk hartzen, ikastetxera joan baino lehen. Ohitura zabalduena da gosari arin bat hartzea, eta gero, hori osatzeko, hamaiketakoa hartzea, jostaldian. Baina ordura arte, energia faltak ikastea zaildu eta errendimendu intelektuala murrizten du.

Helburua

Gosaldu, egunero programaren helburua haurrengan gosari osasungarria hartzeko ohitura bultzatzea da. Elikadura, prozesu boluntario eta konszientea denez gero, hezigarria da. Horregatik, ikastetxean, familiekin elkarlanean, elikadura-ohitura osasungarriagoak hartu eta ohitura horiek epe luzez mantentzea bultza daiteke.

Jarduerak

Programa profesionalen talde batek emana da, eta bi atal ditu:

  • Ikasgelan prestakuntza-saio bat izanen da, gosari osasungarri batek behar dituen osagaien berri emateko. Hori horrela, kanpaina honetarako espreski sortu den marrazki bizidunetako film laburra proiektatuko da, Leireren sekretua. Gosaria, kultura eta eskualde bakoitzean, bertako elikagai tradizionalek osatzen dute, eta, betiere, askotarikoak dira egin daitezkeen gosari-motak.
  • Gosari bat, ikastetxean bertan. Ikasleek orok eskaintzen diren elikagaien artean hainbat hautatu eta horiekin gosari oso eta orekatu bat osatzen ikasiko dute, gutxienez hiru elikagai-multzo hauetako anoa bana hartuta: frutak, esnekiak eta laboreak. Ikasleek hori egin ahal izateko, eskuragarri izanen dituzte ondoko elikagaiak:
    • Esnekiak: esnea, jogurt naturala eta gazta.
    • Zerealak edo laboreak: ogi xigortu berria eta galletak.
    • Fruta: laranja-zukua, garaian garaiko frutak.
    • Beste hainbat: kakaoa, infusioak, eztia eta oliba-olioa.

Ikasleei katilu bana ematen zaie, non Gosaldu, egunero ikurritza idatzita baitago, eguneroko gosarian erabil dezaten. Familiek ere foileto bat jasotzen dute, programari buruzko argibideekin.

Iazko ikasturtean egin zen jarduera hau lehendabiziko aldiz, eta aldez aurretik inkesta bat bete zuten programan parte hartu zuten 38 ikastetxeetako ikasleek. Galdetegia Lehen Hezkuntzako 1.825 ikaslek bete zuten, izena eman gabe. Inkestaren arabera, haurren % 4k ez dute gosaltzen eskolara joan baino lehen, eta % 27k prestatzen dute haiek beraiek beren gosaria. Atera genuen beste ondorio bat izan zen bakarrik % 30ek hartzen dutela gosari osoa eta orekatua.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Eguna gosari eder batekin hasten da

Zer gosaltzen du egunero Leirek?


Gosaldu, egunero

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI