1. Hasi
  2. Hiria
  3. Osasuna
  4. Osasunari buruzko argibide-gunea

Ibilketa nordikoa

Marchas nórdicas

Iruñeko Herritarren artean Ariketa Fisikoa Bultzatzeko Programa (NAOS estrategia)

2008an, Iruñeko Garapen Iraunkorreko Alorreko Epidemiologia Zerbitzuak ibilketa nordikoan aritzeko hainbat hastapen-saio antolatu zituen, Iruñeko herritarren artean ariketa fisikoa bultzatzeko jarduerak garatzeko xedea hartuta.

Zer da?

Ibilketa nordikoa (nordic walking) ariketa fisikoko modalitate berri bat da, aire zabalean egiten dena. Pertsona guztientzat da gomendagarria, haien adina edota gorputz-egoera edozein izanda ere. Denak aritzen ahal dira ibilketa nordikoan, hala kirolzale amorratuenak nola -dela sasoian egoteko dela osasun-arazo kronikoak dituztelako- ariketa fisikoa egiten hasi nahi dutenak-Kirol honek oso teknika erraza du, iraupen-eskiaren antzekoa.

Sortu, Finlandian sortu zen, baina Europa osoan eta Iparramerikan ere egiten da orain. Bi makuluren laguntzaz ibiltzea da ibilketa nordikoaren oinarria; horrela, martxaren abiada errazten da, eta bizkarrak, aldakak eta belaunek jasaten duten zama aritzen.

Nola egiten da?

Ibilketa nordikoak makulurik gabeko ibilketak baino onura gehiago ekartzen dizkio osasunari. Izan ere, orduko kalorien kontsumoa eta bihotz-biriketako errendimendua handitzen ditu, eta sortzen duen neke sentsazioa txikia da.

Bi makulu besterik ez da behar; horiekin muskulu-multzo gehiago mugitzen dira, eta lepo-sorbaldetako muskuluak ere erlaxatu egiten dira. Makuluen erabilerak, orkatiletako, belaunetako eta aldaketako artikulazioen gainean pisuak eragiten duen zama arintzeaz gain, osteoporosiari aurrea hartzen laguntzen du, ibiltzean makuluek egiten duten kolpe arinduak eragiten duen bibrazioa hezurretan barna igortzen duelako.

Osasungarria da edozein adinatan, eta edozein ordutan egin daiteke, hiriko edozein parke edo kaletan. Iruñeak baldintzak egokiak ditu, jarduera berri honetan aritzeko, hala bertako kaleetan nola auzo guztietan dauden berdegune zabaletan. Ibilketa nordikoan hasteko saioak Arga ibaiko pasealekuan eta Mendillorrin egiten dira. Saioak Nafarroako AEFISPORT elkarteko monitoreek zuzentzen dituzte.

Saioetan 15na pertsonek parte hartzen dute, halako eran non taldeen txikiak ahalbidetzen baitu parte hartzaileei beren neurrira egokitutako orientazioa eta entrenamendua ematea. Ibilbideei ekin baino lehen, monitoreek makuluak erabiltzeko teknika zuzenen nahiz berotze- eta luzatze-ariketa egokienen berri ematen diete parte-hartzaileei.

Topatzeko eta saioak hasteko guneak Arrotxapeko, Navarreriako, Sanduzelaiko eta Mendillorriko civivox zentroak dira. Saioetan parte hartzeko 010 telefonora deitu eta izena eman besterik ez da behar. Saioetara joateko arropa eta oinetako erosoak eraman behar dira. Saioetan makuluak maileguan lagatzen zaizkie parte-hartzaileei, parte-hartzaile bakoitzaren garaierara egokitzen direlarik.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

Ibilketa nordikoa

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI