1. Hasi
  2. Hiria
  3. Hezkuntza
  4. Joaquín Maya Musika Eskola Berezia
  5. 2017-2018ko IKASTARO MONOGRAFIKOAK

2017-2018ko IKASTARO MONOGRAFIKOAK

MATRIKULA

Matrikula egiteko datak: irailak 27 - 29 (09:00 - 14:00).

Sakatu hemen matrikula online egiteko

Onartuen zerrenda: irailaren 26an

Eskabideak kudeatzeko aintzat hartu beharrekoak:

Aurreinskripzioa egitean, ikastaro bat baino gehiago eskatzen ahalko da, edonola ere, honako hau adierazita:

  • eskatzaileak ikastaro monografiko bat baino gehiago egin nahi duen, betiere lehentasun-ordena adierazi beharko delarik
  • eskatzaileak ikastaro bakarra egin nahi duen, betiere lehentasun-ordena adierazi beharko delarik

Ikastaro monografiko bat baino gehiago egiten ahalko da, baldin eta ez bada itxaron-zerrendarik lehentasunetan 2. edo 3. aukera gisa eskatutako ikastaroetan.

AURREINSKRIPZIOA ETA MATRIKULA EGITEKO BIDEAK

On Line: Udalaren webgunean http://www.pamplona.es/escuelademusica

010 telefonora deituta (Iruñeaz kanpotik deituz gero, 948420100ra).

Aurrez aurreMusika Eskolako Administrazio-bulegoan (Chinchilla k., 6).

Aurreinskripzioa eta matrikula Eskolan aurrez aurre egiteko, EZINBESTEKOA izanen da AURRETIK HITZORDUA IZATEA, eta hura eskatzeko Eskolaren webgunea edo 010 telefonoa baliatu beharko da:

AURRETIAZKO HITZORDUA ESKATZEKO EPEA, AURREINSKRIPZIOA EGITEKO: irailaren 11tik 22ra

AURRETIAZKO HITZORDUA ESKATZEKO EPEA, MATRIKULA EGITEKO: irailaren 26tik (12:00etan hasita) 29ra

Ordutegiak eta ikastaroen prezioak

Ikastaroen hasiera: urriak 5, osteguna

Ikastaroen amaiera: ekainak 8, ostirala

Prezioa, ikastaro bakoitzeko: 147,90€.

Artea entzun: Ostegunetan, 11:30 - 13:00

Entzunaldi gidatuak : Ostiraletan, 10:00 - 11:30

Musikaren historiako konpositore handiak eta estiloak : Ostiraletan, 11:30 - 13:00

Ikastaro bakoitzerako 25 pertsonak baino gehiagok ematen badute aurrez izena, ikaspostuak zozketa bidez banatuko dira.

Hamar pertsonak baino gutxiagok ematen badute aurrez izena, Eskolak eskubidea du ikastaro hori bertan behera uzteko.

MURRIZTAPEN-ESKUBIDEA DUTENEN MATRIKULAZIOA

Matrikularako izapideak webgunearen edo 010 telefonoaren bitartez egiten badira, murriztapen-eskubidea dutenen beharrezkoak diren egiaztagirien fotokopiak aldez aurretik igorri beharko dituzte escuelamusica@pamplona.es helbidera, edo bestela, atezaindegian entregatu (9:00 - 14:00) irailaren 26tik 29ra bitarte. Hala egin ezean, datu horiek ez dira programan agertuko eta, hortaz, ezin izango zaizkie dagozkien murriztapenak aplikatu.

Matrikularako izapideak Musika Eskolan bertan egiten badira, matrikula-tasetan murriztapenak izateko eskubidea egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira (jatorrizko agiriak eta fotokopiak).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK MURRIZTAPENAK IZATEKO:

Murriztapena familia ugariagatik:

  • Familia ugariaren txartela.

Murriztapena diru-sarrerengatik:

  • 2016. urteko errenta-aitorpena.
  • Egiaztagiriak, langileak kontratatzeko gastuena, gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuetako gizarte-langile batek egindako gizarte-txosten baten bitartez.
  • Egiaztagiriak, eguneko zentroetako edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuenak.

Murriztapena desgaitasunagatik:

  • Agiri ofiziala, % 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa egiaztatzen duena.

Murriztapena norberarena ez den familian hartua izateagatik:

  • Agiri ofiziala, familia-harrera egiaztatzen duena.

Bestelako murriztapenak:

  • Agiri ofiziala, terrorismoaren biktima izatea egiaztatzen duena.
  • Agiri ofiziala, etxeko indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duena.

Deskargatu argibide guztiak (pdf, 100 kB)

2017/2018ko Ikastaro monografikoak (Tasak)

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI