1. Hasi
  2. Hiria
  3. Galdera ohikoenak
  4. Kultura

Kultura

Laguntzak

Ba al dago laguntzarik musika-talde edo -interprete berrientzat?

Kultura eta Turismoaren Alorrak urtero deialdi bat egiten du, eta horren bidez Udalak emanaldiak kontratatzen ditu urte osoan zehar. Horrela, programa ugari egiten dira hirian: kale-animaziokoak, koruak, dantzak, eta fanfarreak, gaitari eta txistulariak, musika klasikoaren taldeak, antzerki-taldeak eta beste hainbat, animazioaren, interpretazioaren eta sormen artistikoaren esparruan. Hala kaleetan nola areto estalietan, hiriko taldeek laurehun emanalditik gora eskaintzen dituzte urtean, Udalak sustatuta.

Gure elkarteak gizarte- eta kultura-zerbitzuak ematen ditu. Ba al dugu aukerarik laguntzaren bat jasotzeko?

Udalak deialdi bat egiten du urtetik urtera, eta horren bitartez erakunde eta elkarte kultural eta artistikoei diru-laguntza ematen die, haiek proposatutako jarduerak egiteko. Jarduerek hiritar guztei zabalik eta udalerrian bertan egindakoak izan behar dute.

Liburutegiak

Nola erabil dezaket liburutegi publiko bat?

Iruñean badugu liburutegi-sarea, auzoetako liburutegiek osatua. Bertan, liburuak maileguan hartu eta multimedia informazioa jaso dezakegu. Hona liburutegi publikoen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 21:00etara. Uztailean, abuztuan eta irailean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Nola lor dezaket liburutegietako txartela?

Liburutegi publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuak jaso ahal izateko, erabiltzaile-txartela egin behar da, sareko edozein liburutegitan. Horretarako, NANen fotokopia eta nortasun-agirietakoen tamainako bi argazki aurkeztu beharko dituzu. Adingabeek nagusi baten bermea ekarri beharko dute.

Gizarte- eta kultura-etxeak

Nola erreserbatu dezaket areto bat gizarte- eta kultura-etxe batean?

Gizarte- eta kultura-etxeetako aretoak legalki eratutako eta irabazi asmorik ez duten elkarte, kolektibo eta erakundeei lagatzen zaizkie. Aretoak ez dira lagatzen jarduera erlijiosoak, sindikalak edo politikoak egiteko.

Aretoak erabili nahi dituzten elkarte, kolektibo eta kultura- eta gizarte-entitateek eskabidea bete beharko dute, nongo aretoak erabili nahi eta bertan. Aretoa lehenengo aldiz eskatzen denean, eskabidearekin batera ondokoak aurkeztu behar dira: elkartearen estatutuak, irabazi asmorik gabeko elkarte, kolektibo edo entitate bat dela egiaztatzen duen agiriren bat eta egin beharreko jarduerari buruzko informazio osatua. Eskabidea jarduera egin baino 15 egun lehenago aurkeztu beharko dute, gutxienez. Erantzuna telefonoz jasoko dute, astebete inguruko epean. Eskatutako egun eta ordutegietan ezin bada aretoa laga, egunez, ordutegiz edota gizarte- eta kultura-etxeaz aldatzeko aukerak eskainiko dira.

Kultura-informazioa eta dokumentazioa

Iruñean egiteko diren kultur-ekitaldiei buruzko informazioa jaso nahi dut.

Iruñean egiten diren kultura-jarduera guztien berri emanen dizugu telefono bidezko harrera zerbitzuan (010) eta Udalaren web orrian. Gainera, Udalak antolatzen dituen kultura eta aisialdia-jarduera guztiak iragartzen dira, egunero, Nafarroako egunkarietan eta Udalak irratietan eta bertako telebistan dituen saio informatiboetan.

Udalaren agiri historiko bat kontsultatu nahi dut.

Iruñeko Udal Agiritegian (Merkatuko k., 11-1.) hiriaren artxibo historiko eta administratiboaren funts dokumentalak kontsultatzen ahalko dituzu, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Kalean emanaldia egin nahi dugu.

Espazio irekietan, eremu publikoan nahiz kaleetan, emanaldiak, kontzertuak edo antzezpenak egiteko, lizentzia eskatu beharko diozu Hiritarren Babeseko Alorrari (Iratxeko monasterioaren k., 2), emanaldia noiz den eta gutxienez 15-25 egun lehenago. Eskaera edozein udal-erregistrotan aurkez daiteke. Lizentzia hori ordainpekoa da.

Ikastaro edo lantegi bat egin nahi dut (argazkilaritza, pintura, zur-lanak...)

Zure esku jartzen dugu arautu gabeko prestakuntza-eskaintza zabala, ikastaro- eta lantegi-zikloetan, Iturrama, Juslarrocha eta Navarreriako Gizarte eta Kultur Etxeetan eta Mendillorri, Sanduzelai eta Iturramako Civivox zentroetan. Horrez gain, Ermitagaña, Milagrosa, Alde Zahar, Sanduzelai eta Arrotxapeko Gizarte Partaidetzarako Auzo Zentroetan auzo-elkarte eta erakundeek antolatutako jardueretan parte hartzen ahalko duzu (ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak, kultur irteerak, etab.).

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Partekatu


  • Technosite certifica la accesibilidad del sitio web del Ayuntamiento de Pamplona según las recomendaciones internacionales WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A. Leer condiciones de certificación
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por el Observatorio de la Infoaccesibilidad de Discapnet. Enlace externo; no se garantiza la accesibilidad
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI