1. Hasi
  2. Gaur egungoa
  3. Agenda

Iruñeko agenda 2018, apirilak 24

Energia

Energia-hezkuntzari buruzko lantegia

Energia-hezkuntzari buruzko bigarren lantegia egingo da asteartean, doan, Mendillorriko Civivoxean. Energiaren arrazoizko erabilera, kontsumoen hobekuntza, fakturetan agertzen diren kontzeptuak eta gastua aurreztea izango dira hizpide. Saioa gazte eta helduei zuzenduta dago, eta 18:30etik 20:30era izango da. Lantegiaren formatua interaktiboa izango da, hausnarketarako eta eztabaidarako tartearekin, eta terminologia entzule orok ulertzeko modukoa izango da.

Tokia: Mendillorriko Civivoxa

Data: apirilak 24, asteartea. 18:30 - 20:30


Hitzaldia: ¿Por qué no Libre Office?

#MartesTIC zikloko lauhileko honetako seigarren hitzaldiak Libre Office delakoa izango du ardatz, bertsio komertzialekin bateragarria den ofimatikako doako programa-sorta. Saioa 19:00etan hasiko da, Juslarrocha Civivoxean, eta sarrera librea da. Jarduera entzumen urriko pertsonentzat egokiturik egongo da. Hizlaria Cristina Fernández izango da, prestatzailea teknologia berrietan, espezialista diseinuan eta alfabetatze digitalean.

Tokia: Juslarrocha Civivoxa

Data: apirilak 24, asteartea. 19:00


Carlos Puigen erakusketa: "Txangoak"

Carlos Puig artista iruindarrak naturan barna bidaiatzeko gonbita egiten digu Ziudadelako Bolborategian ikusgai duen Txangoak erakusketaren bidez. Bisitariek aukera izango dute Sorogaineko ibarrean barna ibiltzeko, baso baten barruan sartzeko, Arga ibaian arrantza egiteko, Esa edo Erronkariko errepideetatik gidatzeko, Iruñeko Alde Zaharreko merkatura hurbiltzeko edo Media Luna parkean paseoan ibiltzeko. Maiatzaren 6ra bitarte egongo da ikusgai.

Tokia: Ziudadelako Mistoen eraikina

Data: maiatzaren 6ra bitarte



Iruña kultura da

Webgunean sartu

Hilabete honetan Iruñean

  • Mes anterior
  • 2018ko apirila
  • Mes siguiente

AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Agendan bilatu

Noiz (Noiztik / Noiz arte)

Udala adi duzu

948 420 100, Iruñeaz kanpotik eta mugikorretik deituz gero

Ekitaldi edo jardueraren bat falta dela sumatzen baduzu, bidali ezazu mezu bat 010@pamplona.es helbide elektronikora, edo deitu 010 telefonora


© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI